XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andre Mari'ren gurasoak ludi ontako aberastasunik izan ez ba'zuten ere, biotz-onoimenetan, ordea, oso aberatsak ziran.

Beren eginbearrak alik ondoen bete ta Jainkoari eder egitea zan aiek gein-geien nai izan zutena.

Augaitik jartzen dizkigu Gure Eliz Ama Doneak luditarren jarraipidetzat, eta kristau-pamili guztien ikasbide ta zaindaritzat, beren izenak santuen artean sartzea erabakitzen duanean.

96. Zergaitik etzuan nai izan Jainkoak Dabid'en pamiliko aundikitasun ura Andre Mari'ren gurasoai ematerik?

Ludi ontako aberastasunak oinperatu egin bear dirala ta ontasunik ederren eta aintzagarrienak santutasuna ta biotz-onoimenak dirala guri erakustea nai izan zualako.

Piztu dezagun gure siñestea, ta geroago ta argiroago ikusiko degu, ludi ontako aberastasunak baño ontasun askoz bikaiñagoa degula, Eliz Amaren besoetan guraso on batzuekandik jaio ta aziak izatea, ta indarrik gabe ta atsegabez beterik aurkitzen geran orduetarako gozamen eta indar-emailletzat, zazpi Sakramentuak ditugula oroitzea.

Goieskar ain berdingabe onezaz gaiñera, ludi ontako ontasunetan ere Jainkoak aberats egin nai izan ba'gaitu, eskar onez artu ta alik egokiroen erabilli bear ditugu, geure biotza aberastasunetara jota euki gabe, ta munduan zear txiro ta eskekoak ere ba-dirala gogoratuz.

Txirotasun-arantza zorrotzez inguratuta bizi ba'gera, ordea, alaz ere eskar beroak eman bear dizkiogu Jaunari, uste ontan zerubidea askoz errezagoa zaigulako; ta txirotasuna bera onoimen biurtu dezakegun ezkero, eztaukagu zertan urduri ta larri ibilli bestelako ontasun billa.

Andre Mari'ren eta onen gurasoen antzera, maite dezagun lenen Jainkoa; onoimenak irixten alegindu gaitezen, eta betioro aberats izango gera.